ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-09-30

*JOLASEAN IKAS DEZAGUN*

Hezkuntza ezinbestekoa da gure garapenerako, baina hau jasotzeko erak ezberdinak izan daitezke, hemen ikakuntza eta jolasa elkarlotzen duen hezkuntza proposatuko dugu.

Nire iritziz, hezkuntza on eta oso bat jasotzeko ezinbesteko baldintza hau gustura eta gogoz jasotzea da. Horretarako, jolasen bitartez hezkuntza eskaintzea ondo dago, jolasak ikaskuntza prozesua dibertigarriago eta interesgarriagoa izatea lortzen dutelako.

Hezkuntzak helburu nagusi bat du, ikasleak ikastea, hau da berain ezagutza maila osatuz joatea. Baina gauza teknikoak eta teorikoaz gain, hezkuntzaren helburua ere da, ikasleak bizitzan beharrezkoak diren baloreak jasotzea, besteak beste, berdintasuna, elkarlana, laguntasuna, partaidetasuna … izan ere, ezin da ahaztu hezkuntzak bizitzarako prestatzen gaituela, eta bizitzan taldean murgiltzen gara eta horretarako balore jakin batzuk barneratuta izatea guztiz inportantea da.

Hau lortzeko, ikasleak motibatu behar ditugu, motibaziorik gabe ez delako ezer lortzen, edozein gauzaren aurrean arreta eta interesa izan behar dugu. Eta arreta eta gogo hauek lortzeko jolasa modu ezin hobea da, jolasak hezitzaileak diren heinean erakargarriak ere direlako. Hauek faktore entretenigarriak gain, hezitzaileak ere dituzte, adibidez, esperientzia motoreak, harremanak eragitea, arazoi aurre egiteko teknikak …

Beraz, jolasek hezkuntzan erabiltzea ondo dago ikasleak estimulatzea, interesatzea eta kontzentratzea eragiten dutelako eta gainera, irakaskuntzaren barnean ikasleen alderdi emozional, sozial, fisiko eta intelektuala inplikatzen dituzte.
Horrez gain, esan jolasak hezkuntzaren barnean zeregin desberdinak izan ditzaketela, hala nola, hasierakoak motibazioa pizteko, garapenezkoak arreta mantentzeko, amaierakoak ikastegia amaitzeko eta finkatzekoak ikasitakoa birpasatzeko.


2011-09-25

JOLASEN GARRANTZIA EZAGUTUZ!

Blog hau aurkezteko, gaiaren ( jolasak) eta honen garrantziaren aurkezpena egingo dut.

Jolasak jolas izateaz gainera, haurrak ingurunea ezagutu eta berarekin harremanetan jartzeko modu bat da, bai eta adimena garatzeko ezinbesteko tresna.

Jolasa jolasten ari den haurraren nortasunaren adierazgarria da, jolasak azalerazten dituen bizipen eta sentimenduen bitartez.

Horrez gain, haurraren inguruko kulturaren adierazgarri ere dira.

Jolasen ezaugarriak jostagarri, gozagarri eta dibertigarria izatea, berez sortua eta gogoz egitekoa, ekintza, ikaskuntza eta aurrerabidea izatea... dira.