ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2013-05-01

TALLERI UPELTEGIA


“Talleri” izenak jatorria dauka: duela 40 urte teileria bat zegoen bertan, teilak egiten zituen tailerra. Izan ere, eremu horretan, lurrak kolore gorrixkako buztina ematen du. Bitxikeria moduan, bertako langile guztiak Asturiarrak ziren.
Horregatik mantendu nahi izan da izena eta aldi berean, eraikinaren teilatuari teila itxura eman zaio. 


MAHATS BILKETA


Mahatsa iraila eta urria artean batzen da Bitxia kooperatibak dituen arlo ezberdinetan eta upeldegira heltzen da.



DEPOSITUEN ZONA


300.000 litroko edukiera du, deposituetako batzuk 10.000 litrokoak dira eta besteak 5.000 litrokoak.
Hemen mostoa fermentatu egiten da eta ardo bihurtu. Fermentazioa erreakzio kimiko bat da, mostoa glukosa asko daukan likidoa da, horri legamia gehitzen badiogu, legamiak egiten duena zera da, glukosa jan eta beste substantzia batzuetan eraldatu, hau da, beroa eta karbono dioxidoa (guk arnasketan egiten dugun moduan, oxigenoa jaso eta karbono dioxidoan eraldatzen baitugu). Horrela, ardoa sortuz.
Likidoa 18ºtan mantendu behar da eta 6 egun inguruz egotan da bertan.
Prozesu hau duela 100 urte ezagutu zen lehen aldiz, Pasteur-ek argitu zuenean.
Karbono dioxidoa dagoen zona bat izanik, arriskutsua da. Beste herrialdeetan urtero gertatzen dira istripuak eta batzuetan baita heriotzak ere. Hau saihesteko, hemen arnasbideak daude instalatuta. Eta lanean ari direnean, orduro 15 minutuz jartzen dira martxan karbono dioxidoa kanpora dezaten. 
Iraganean, ez zegoen gaur egungo baliabiderik. Beraz, karbono dioxidoaren kontua kontrolatzeko kandelak edota txoriak erabiltzen ziren. Kandela bat sartu eta hau itzaltzen bazen, edo txoriaren kasuan hil egiten bazen, arriskua adierazten zuen.


TRANSEGAZIOA


Ardoak karea dauka bere baitan, landareak sustraietatik hartu duelako, mostora pasatu delako eta ondoren ardora. Hau ez da kaltegarria gizakiarentzat baina itxuragatik kendu egiten da. Sarritan botila baten azpian ikusten ditugun zatitxoak, “fosoa” deitzen diegunak, horixe baitira.
Garbiketa tenperatura aldaketa bortitzen bidez egiten da. -4º eta -6º artean hozten da, izoztera heldu orduko, eta 9egunez mantendu. Horrela, karea solido bihurtzen da eta deposituaren ondoan geldituz doa. Depositutik atera, filtratu eta prest dago.
Batzuk, makinarian aurreztearren, ez dute prozesu hau egiten. Dekantazioa erabiltzen dute soilik. Hau da, deposituaren behe aldean geratzen den materia filtratzen dute soilik. Baina horrela eginez gero, ardoa saldu eta hozkailuetan sartzean, tenperatura aldaketagatik, materia berria agertuz joango da. 




DEPOSITO PULMOIA


Hemen ura hozten da eta upeltegiko sail desberdinetara bidali.


LABORATEGIA


Esperimentazio gunea da. Esperimentatu eta gehien interesatzen den produktua aukeratzeko. Adibidez, legamia mota ezberdinekin. Izan ere, saltzaileek legami mota ugari aurkezten dituzte, beraz, sala honetan horiekin frogatu egiten da eta gehien interesatzen dena aukeratu. Edota tenpera edo mahats nahasketekin jolastu eta egokiena dena frogatzeko.
Depositu hauek oso txikiak direnez, 30 litro, ez baita galerarik egiten ardoarekin.


ENBOTELAZIOA


Gela honetan ardoa botilan sartu, kortxoa jarri eta etiketatu egiten da.
Lehenik, botilak desinfektatu beharra dago. Detergenteak erabili ordez, ur edo bapore irakina erabiltzen da.
Bestetik, ardoa ere filtratu egin behar da azken aldiz. Lehendik ere garbi dator, baina prozesuan zehar izandako edozein kontaminazio saihesten da hala. Horretarako, filtro abikrobikoa erabiltzen da.
Enbotelazio makinak 6.000 botila egiten ditu orduko. Gero hauek kaxetan sartu eta txukundu egin behar dira, hau esku lanez egiten da.