Ardoak karea dauka
bere baitan, landareak sustraietatik hartu duelako, mostora pasatu delako eta
ondoren ardora. Hau ez da kaltegarria gizakiarentzat baina itxuragatik kendu
egiten da. Sarritan botila baten azpian ikusten ditugun zatitxoak, “fosoa”
deitzen diegunak, horixe baitira.
Garbiketa tenperatura
aldaketa bortitzen bidez egiten da. -4º eta -6º artean hozten da, izoztera
heldu orduko, eta 9egunez mantendu. Horrela, karea solido bihurtzen da eta
deposituaren ondoan geldituz doa. Depositutik atera, filtratu eta prest dago.
Batzuk, makinarian aurreztearren, ez dute prozesu hau
egiten. Dekantazioa erabiltzen dute
soilik. Hau da, deposituaren behe aldean geratzen den materia filtratzen dute
soilik. Baina horrela eginez gero, ardoa saldu eta hozkailuetan sartzean,
tenperatura aldaketagatik, materia berria agertuz joango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario