300.000 litroko edukiera du, deposituetako batzuk 10.000 litrokoak dira eta besteak 5.000
litrokoak.
Hemen mostoa fermentatu egiten da eta ardo bihurtu. Fermentazioa erreakzio kimiko bat da,
mostoa glukosa asko daukan likidoa da, horri legamia gehitzen badiogu, legamiak
egiten duena zera da, glukosa jan eta beste substantzia batzuetan eraldatu, hau
da, beroa eta karbono dioxidoa (guk arnasketan egiten dugun moduan, oxigenoa
jaso eta karbono dioxidoan eraldatzen baitugu). Horrela, ardoa sortuz.
Likidoa 18ºtan mantendu behar da eta 6 egun inguruz
egotan da bertan.
Prozesu hau duela 100 urte ezagutu zen lehen aldiz,
Pasteur-ek argitu zuenean.
Karbono dioxidoa dagoen zona bat izanik, arriskutsua da.
Beste herrialdeetan urtero gertatzen dira istripuak eta batzuetan baita
heriotzak ere. Hau saihesteko, hemen arnasbideak
daude instalatuta. Eta lanean ari direnean, orduro 15 minutuz jartzen dira
martxan karbono dioxidoa kanpora dezaten.
Iraganean, ez zegoen gaur egungo baliabiderik. Beraz,
karbono dioxidoaren kontua kontrolatzeko kandelak edota txoriak erabiltzen
ziren. Kandela bat sartu eta hau itzaltzen bazen, edo txoriaren kasuan hil
egiten bazen, arriskua adierazten zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario