ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-12-14

HEMENDIK AURRERA JATEA EZ DA GAUZA ASPERGARRIA IZANGO!!

Elikadura oinarrizkoa da umeek hazkuntzarako , gosaritik hasita afariraino. Guztira, garapen egoki bat egiteko 5 jatordu egitea gomendatzen da.
Esan bezala, elikadura eskola garaian izugarrizko garrantzia dauka umea etengabe hazten delako. Gainera, aldi beran jarduera mentala progresiboki ere handitzen da eta gastu kalorikoa handiagoa da egiten duten kirolarekin eta jolasean ematen duten denborarekin.
Etapa honetan elikadurak bete behar dituen ezaugarriak ondorengoak dira:
  • ·         Hazkundea erraztu
  • ·         Nutriente eta energia gabezia saihestu
  • ·         Nutrizioarekin lotutako arazoak ekidin
  • ·         Helduraron izan daitezkeen arazoak murriztu

Arazoa da ume asko jateko izugarrizko arazoak dituztela, hori dela eta, momentu garrantzitsu hau dibertigarri eta erakargarri bihurtzea ezinbestekoa da, eta hau lortzeko, ez dago modurik egokiagorik elikadura eta jolasa lotzea baino.

Hori dela eta, gaur, nutrizioarekin lotutako web gune bat proposatuko dut. Bertan jolas pilo bat proposatzen dira, janari berriak ezagutzeko, elikaduraren garrantzia ulertzeko ….


Hona hemen bertan aurkitu dezakezun jolas bat:
ELIKADURA PIRAMIDA: Jolas honetan janari desberdinak proposatzen dira eta bakoitzak piramidean dagokion tokian kokatu behar du.

No hay comentarios: