ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-10-01

BOY SCOUT

Pasaden egunean lagun batekin elkartu nintzen eta Boy Scout taldean parte hartzen duela kontatu zidan. Hau kontatu bezain pronto nire blog-a etorri zitzaidan burura, izan ere, talde hau jolas, irteera eta ekintza ezberdinen bitartez baloreak eta ezagutzak jasotzen dituzte.Hau dela eta, interesgarria iruditu zitzaidan nire sarrera berri hau honen inguruan egitea jendea ezagutzeko.

Eskautismoa denbora librean egiten den lan hezitzailea da, non haur eta gazteak parte hartzen dute. Bere helburu nagusia gizarte bidezgoago eta elkarlaguntzaileago bat lortzea da. Hirian, herrian, auzoan eta batez ere naturan, eskaut taldearen eguneroko jolasak, aurkikuntzak, kudeaketak eta taldeko bizitza beraientzat haur eta gazzteentzako abentura, jaia eta ospakizuna da.

Eskaut taldea 5 elementuz hornitutako metodoa du:

  • · Ekintza erakargarri eta progresiboak: hauek ekintza nagusiak dira eta honen barruan, kanpaketak, txangoak, batzarrak … daude.Ekintza hauek taldean ematen dira umea heziketa prozesuaren elemntu zentrala bilakatuz.
  • Sinbologia:Zapiaz aparte gain, beste sinbolo batzuk dituzte haien baloreak transmititzen dituztenak.
  • Natura: ahal diren ekintza gehienak naturan bertan egiten dira. Hura baita espazio pribilegiatua pertsonak askatasuna, araztasuna, elkartasuna eta munduaren eta biziztaren hastapena aurkitzeko, ingurumenaz ohartuz eta maitatuz.
  • Ekintzen bidez ikasi: Eskaut metodoak umeak bere esperientzien bitartez hezitzea du helburu nagusia. Bertan parte hartzen duten umeak esperientziaz betetatko ekintzak egiten dituzte gero bizi egiten dutenari buruzko hausnarketa eta barneraketa prozesua egiteko.

Proposatzen duten metodoagatik egokia iruditu zait blog honetan haie buruzko sarrera bat egitea, izan ere, haurrei pila bat ezagutza eta baloreak transmiitzen dizkiote ondo pasatzen duten heinean.




No hay comentarios: