ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-10-29

JOLAS EZBERDINAK EZAGUTUZ!!

Jolasen garrantzi ezagututa esan behar da gaur egun milaka jolas daudela, hau da, esan daiteke haur bakoitzaren beharretara egokitutako jolasak daudela.
Gaurko dudan sarreran jolas mota ezberdinak aztertzeari ekingo diot.

ARIKETA JOLASAK:
Hauek ariketa egitea eta mugimendua eragiten uten errepikapenezko jolasak dira, hau da, esan daiteke mugimenduzkoak eta sentsorialak direla.
Hauek hasiera batean egiten diren jolasak izaten dira, izan ere, ez dute jostailu baten beharra.
Jolasaren koska errepikapena da, hau da, ekintza behin eta berriro errepikatzea.
Hasiera batean ez dira ezer berezirekin lotzen, adibidez, txirrina, denbora pasata, berriz, mugikortasun eta  gaitasunekin lotzen dira, adibidez, pilota, esku-jokoak …

JOLAS SINBOLIKOAK
Jolas hauen bereizitasuna gauzei esanahi berriak ematean datza, hala nola, pertsonei, ekintzei …
Rolen eta asmatutakoaz, gertaera ezberdinak antzezten dira, normalena, helduen munduaren imitazio jolasa da,
Normalena, 2 urterekin jolasten da eta haurra Aurrera joan ahala, gero eta zailagoa eta konplexuagoa da. Hasieran hurbileko munduan eta gero urrunekoan kokatzen da, adibidez, hasieran familia imitatzen da eta denbora aurrera joan ahala, eskola da imitatzen dena.
Jolas hauen helburu nagusia haurren beren inguruko mundua ezagutzea eta ulertzea da, izan ere, honekin ondo eta txarto dagoena ulertzen dute eta rol desberdinak daudela ezagutzen dute.
Oso ondo daude sormena , irudimena, sexismoa … eta halako kontzeptuak lantzeko.

ERAIKUNTZA JOLASAK
Hauek muntai jolasak dira. Bere helburuak eraikitzea da eta horretarako koordinazioa eta mugimendu eta ekintza ezberdinak lantzen dira.
Hasieran oso sinplea izaten da, baina gero eta konplexuagoak dira, askotan azalpenak beharrezkoak baitira.
Adibide garbiena puzzleak dira, baina askoz gehiago daude, besteak beste, mekanoka, mahai joko asko …
Garapenak lagungarriak dira, batez ere, esna bezala, koordinazioa lantzeko baina horrez gain, memoria, logika, arreta, hausnarketa, kontzentrazioa … ere lantzen dira.

ARAU JOLASAK
Hauetan jolasten dutena arau eta azalpen batzuk ezagutu eta onartu behar dituzte jolasean Aurrera egiteko.
Lehengoz, gehienetan 4 urterekin hasten dira. Hasieran asoziazio, arreta eta garapenerako jolasak diren heinean, gero  mahai jolasak dira ezagunenak, nahiz eta askoz gehiago egon.
Guztiz garrantzitsuak ira haurrak galtzen eta irabazten ikasteko eta bizitzan arauak direla ezagutzeko eta hauek onartzen ikasteko. Horrez gain, beste gaitasun askoren garapenean mesedegarriak dira, adibidez, memoria, arreta, gogoeta …

Azkenik honen ingurko informazio gehiago eskuratu nahi baduzue hurrengo orria oso baliagarria izan daiteke.

http://www.erabili.com/
 
 ARIKETA JOLASAK
JOLAS SINBOLIKOAK
·         Bizikleta
·         Pilota
·         Eskujokoak
·         ziba
·         Pelutxeak
·         Musika tresnak
·         Super-heroiak
·         mozorroak
ERAIKUNTZA JOLASAK
ARAU JOLASAK
·         Puzzleak
·         Mekanoka
·         maketaka
·         Domino
·         Bikoteak
·         tribial

No hay comentarios: