ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-11-01

JOLASEN BIZITZA LUZEA....

Betidanik ezaguna izan da haurrak beti jolastu egin dituela eta horretarako jolas ezberdinez baliatu direla, haien kultura eta garaia edozein izanik. Hala ere, nahiz eta hau onartu, ideia eta teria ezberdinak daude jolasen bilakaeraren inguruan.
Etengabe egindako ikerketa historikoa eta arkeologikoak frogatu duten antzinako jolasak asko gaur egun ere erabiltzen direla eta ume guztiek jolastu dutela, hau hain berezko jarduera baita.
Edozelan ere, jolasen garapenean aldaketa handiak sumatu dituzte, batez ere, XVIII. mendetik aurrera,  non jolasak didaktikoa, pedagogikoa eta produktiboa izan behar da.
Antzinako jolasak lanarekin lotura estua zuten, izan ere, antzinako jolasak eta jostailuak garai hartako hezkuntzaren helburua era garbi batean adierazten zuten, helduek egiten zuten lanera errepikatzea eta horrela egiten ikastea.
baina, nahiz tea jolas eta jostailu gehienak honen ingurukoa izan gizarte hoietan ere bazeuden haurren berezko jolasak, haurren mundua imitatuz, hala nola, ezkontzak … gaur egun ere egiten direnak.
Erdi aroan haurra eta jolasa lotzen duten datuak gutxi batzuk dira, hauetan haurra eta heldua jolas berdinetan aritzen dira, musikan, dantzan, borroka jokoetan …. Datu berezi bezala, erdi aroko ikonografian ahurrak eta helduak janzkerak berdin irudikatzen dituzte. Hau horrela izanik, aldi berean  haurren jolasa ere kontrolatzen da eta jolasa haurren moralean kokatzen da.
Hemendik aurrera, jolasa gauza asketa izatetik, botere gauza izatera pasatzen da, eta hemendik, hain zuzen ere, dator jolas pedagogiko eta didaktikoa.
XVIII .mendetik aurrera, aipatuta jolasen ideia indarrean jartzen da gaur egun arte eta hezitzaileen esku jarri dira.
Beraz, gaur egun, jolasak haurrak ingurunea ezagutzeko eta adimena garatzeko trena da eta horretarako jolas ezberdinetan arituko da. Gauzak horrela, jolasak haurren adierazgarri da, batez ere hain, nortasunarena.




No hay comentarios: