ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-11-11

ARTEAREKIN ONDO PASATUZ!

Lehengo baten jolasak musikarekin erlazionatu genituen eta oraingoan.... ARTEAREKIN!!!

Artea  gauzak adierazteko ekintza da, eta horren bitartez errealitatea eta irudimena adierazten dira. Hau lortzeko tresna eta teknika ezberdinak daude eta hauek dira artean erabiltzen direnak, hala nola, gorputza, materia, soinua, musika...
Artea zer den aztertuta, arte hezkuntzaren garrantzia azpimarratu behar da, izan ere, hezkuntzan primerako helburua izan beharko litzateke ikasleak bere sentimenduak, iritziak, ideak … adierazteko gai izatea.
Hau da, hain zuzen ere, arte hezkuntzan egiten dena. Horretarako artean dauden tresna desberdinaz baliatzen da, hala nola, musika, gorputza, marrazketa …ikaslearen adina eta gustuak kontuan izanda, izan ere, ez dira gauza berberak lantzen haur, lehen eta bigarren hezkuntzan.
Arte hezkuntza denboran zehar izugarrizko garapena izan du eta erakusten dena osatuz joan da. Hala ere, oraindik ere eskola eta institutuetan eskaintzen den arte hezkuntza, nire ustez, ez dago guztiz osatuta, behar besteko garrantzia ematen ez zaiolako.
Esan bezala, arteko edukiak hezkuntza mailen arabera banatuko nuke eta bakoitzean  gero eta ezagutza konplexuagoak eskainiko nituzteke  ikasleek arte ezagutza orokor eta osatu bat lortzeko.
Nire ustez, bi motatako edukiak erakutsi behar dira arte hezkuntzan, alde batetik, pertzepzioa lantzeko edukiak, haurrak errealitatea zentzumen guztiekin behatu, aztertu eta ikertzeko eta beste alde batetik, adierazpenak lantzeko edukiak, lengoaiaren elementuak behin ezagututa bare egoerak adierazi eta plazaratzeko.
Orain arte, nolabait hezkuntza formalean jasotako arte ikaskuntza jorratu dut, baina ere kontuan izan behar da eskolatik kanpo egindako beste lanak.

Beraz, esan sarrera hau arteari eskaini diodala, artearekin ikasleak ondo pasatzen dutelako, eta blog honen gaia jolasak dira eta jolasen helburua bat ondo pasatzea da.
Hau da, artea modu dibertigarri batean ikasteko aukera ematen du, hori dela eta, haurrak askotan jolas baten moduan hartzen dute.

Honekin lotuta, nik nire bizitzan zehar izandako arte bilakaera erakutsi nahi dut power point honen bitartez.

No hay comentarios: