Aitzinean jolasteko moduak eta gaur egundokoak oso desberdinak dira. Askotan nagusiei entzun diegu esaten gaur eguneko umeak ez dakitela jolasten, izan ere, haien aburuz, gaurko haurrak denetarik dute eta ez dakite ondo pasatzen, aspertzen dira.
Zaharrek berriz, ez zuten gauza handirik eta edozein tresnari egiteko bat ematen zioten eta ondo pasatuz denbora ematen zuten, ez zuten aspertzeko denborarik ere izaten.
Lehen, gaur ez bezala, non umeak makinekin bakarka jolasten ematen dute denbora, hauek, lagunekin kalean ematen zuten eguna, lagunekin egotea nahikoa zen. Gutxi zuten arren, pozik zeuden eta ondo pasatzen zuten.
Beraz, gaurko sarrera antzinako jolas batzuk ezagutzeko erabiliko dugu. Esan moduan, ez zuten ia jolasik, hala ere, irudimenari bide emanez jolasak asmatzeko zituzten. Neskek, koxinaketaneta panpinekin ematen zuten denbora, mutilek, berriz, kanikak eta pilota.
Antzinako jolasak ezagutu nahi dituzu? Hona hemen!!!!
· Txokoetan pilota airera
· “Pelota envenenadak” harrapa ez zaitzan
· Lau izkinatara
· Soka saltoan
· A la kinkiñera
· Zubiri-zubiri
· Tabak
· Txingoketan
· Uztaia, segi-segika
· Txorromorroka
· Kanikak
· Kromoak
· Txapak
· Makil jolak
· Txiba
· Yo-yo
· Diaboloa
Informazio gehigo lortu nahi baduzu: http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=006
No hay comentarios:
Publicar un comentario