Pasen egunean, gaitasunei buruzko mapa kontzeptual bat egin genuen, gaitasun ezberdinak aztertuz, batez ere, gaitasun digitalean zentratuz, hau baita ikasgai honetan lantzen dugun gaitasun garrantzitsuena.
Gaitasun digitala, gaur egun, nahiz eta eskola guztietan integratuta egon, integrazioa prozesu hau ez da erraza izan. gaur egungo egoerara heldu arte, plan ezberdinetatik pasa behar izan dugu, azkenean, zortzi gaitasunen arteko bat, digitala izateko.
Gaitasun honen inportantzia ezinbesteko da, paradigma teknologikoan gaudelako, hau da, teknologien gizartea.
Esan esan, gaitasun honen garapena luzea izan da eta hau aurkezteko bideo bat egitea pentsatu dut, bilakaera modu erakargarri eta interesgarri batean aurkezteko, izan ere, nire ustez gauza tekniko hauek azaltzeko bideoak txapak edo testuak baino askoz erakargarriagoak dira.
Hona hemen nik sortutako bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario