Gaurko sarrera euskal argitalpen bat nire blogean adierazteko erabiliko dut. Horretarako, issuus orrian sartu eta bertan nire blogerako interesgarria eta egokia den bat aukeratu eta hartu dut.
Argitalpen hau ohikoa denez, jolasen ingurukoa da, nire gaia hau baita. Hau aukeratu dut gauzak era erakargarri eta interesgarri batean aurkezten dituelako.
Bertan jorratzen den gai nagusia, esan bezala, jolasak dira. Horren barnean, orain arte jorratu ez dugun jolasen alderdi bat aztertzen du. Azpi-gai honen arabera, umeak jolasteko eta ondo pasatzeko ez dutela jolas fisikoen beharriz, hau da, banaketa bat egiten du, alde batetik, jolas fisikoekin jolastea eta beste alde batetik, jostailurik gabe jolastea.
Lehenengo atalean, jolas batzuk proposatzen ditu, hala nola, txistak, panpinak eta txotxongiloak eta bigarren atalean, jostailurik gabe jolastea.
Dena, argazki eta azalpenen bitartez adierazten du, beraz, guztiontzako, eta batez ere, lehen hezkuntzako ikasleentzako erakargarri suertatzea espero dut.
Hona hemen proposatutako euskal argitalpena:
ESPERO DUT GUZTIOK GUSTOKO IZATEA!
ESPERO DUT GUZTIOK GUSTOKO IZATEA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario