ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-11-10

EUSKAL EGUNA!!

Euskal Herrian bizi eta gure hizkuntza propioa izan arren, askotan hizkuntza hori ez dugu gure hizkuntza nagusia bezala, eta askok ez dute erabiltzen.
Nire ustez, egoera hau gelditu behar da eta gure hizkuntza aldarrikatzen hasi behar gara. Hori dela eta, nire blog honen sarrera honen ingurukoa izango da.
Baina sarrera ez dugu hemengo jolas ezberdinak aztertzen, baizik eta hauek zergatik diren garrantzitsuak jorratuko dugu.
Honen helburu nagusia ez Da izango euskal kultura ezagutzea, helburua euskara erabiltzea izango da.
Izan ere, hezkuntzaren arabera erabiltzen diren tresnak gizarte erdaldun batean euskera txertatzeko ez dira guztiz egokiak. Izan ere, euskera umeen hizkuntza bihurtu behar da txikitatik eta horretarako modu egokiena jolasen bitartez da. Hauen bitartez, klasean eta aisialdian euskaraz mintzatzeko baliabide direlako eta beste alde batetik,  euskera ekintza dibertigarri, atsegin eta positibo batekin lotzen dutelako.
Beraz, jolasak euskera lantzeko baliabide bezala proposatzen ditut.

Horretarako ondorengo web gunea oso erabilgarria eta interesgarria da:
http://www.aisia.net/ 


Web gune hau gustuko izan dut, euskeraz jolasteko eta hitz egiteko jolas eskaintza zabala egiten duelako. Besteak beste, jolas interaktiboak, betiko jolasak eta abestiak deskargatzeko aukera ematen du. Horrez gain, jostailuen gida, euskal munduko argitalpenak, albisteak… ere aurkitu daitezke. Beraz, sartu eta horrela, ondo pasa, disfruta, ikasi eta gozatu!

Orain euskal jolasei buruzko lana jarriko dut:

No hay comentarios: