ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-11-04

MUNDUKO LAGUNEKIN ONDO PASATUZ*

Milaka eta milaka jolas daude, kultura batean dauden jolas desberdinak kontaezinak badira …. Pentsatu zenbat jolas egongo diren mundua!!!
Munduan kultura ezberdinak daude eta bakoitzak bere berezitasunak kontuan hartuta jolas ezberdinak ditu. Hauek ezagutzea oso garrantzitsua da, gure kultura ezagutzen dugun moduan, besteak ere ezagutu behar ditugulako, haien bitartez gauza pilo ikasi ditzakegulako.
Hori dela eta, sarrera hau munduko jolasak ezagutzeko erabiliko dut. Beraz, munduan zehar bidaiatu eta jolastu nahi baduzue hau da zuen blog-a eta sarrera.
  • ·         Lehenengo eta behin,  AFRIKARA joango gara.
IIOTI:  jolas honetan bi talde desberdina daude. Talde bat, pieza batzuen bitartez eraikin bat osatu behar du, baina bigarren taldea pilota bat botaz hau ekidin behar du.  Pilotarekin dauden jokalariak erakinak egiten dutena jo egiten badituzte kanporatua egiten dira. Beraz, barruko jokalariak eraikina egitea lortzen badute haiek irabazten dute, eta kontrako gertatuz gero, besteak.

  • ·         AMERIKA:


BALOMPIE INDIO: bi talde desberdin osatu behar dira. Zelai handi batean bi taldeak kokatuko dira eta talde bakoitzak pilota bana izango du. Talde bakoitzak irteera marraren atzean kokatuko dira, horrela hasiera ematean pilota taldekide batetik bestera pasatuz helmugara lehenengoz heltzen den taldea irabaziko du.



  • ·         ASIA:
A PANCAKE IS BURNING: tiza baten laguntzaz zirkulu bat marraztu egiten da eta zirkulu horren barruan jokalari guztiak sartzen dira bat izan ezik. Azken jokalaria kanpoan kokatuko da. Jolasa hurrengo esaldiaren hasiko da: “ a pancake is burning”. Hau entzun bezain pronto zirkulu barruan geratuko jokalariak kanpora irten behar dute  eta kanpoan egon den jokalari bat ume bat harrapatzen saiatu behar da. Horrela, ume bat harrapatuta harrapatzailea zirkulu barruan sartuko da eta harrapatua kanpokoa bihurtuko da.
  • ·         EUROPA:



EL GODO: begitza bat arez estali egin behar da eta jokalari bakoitzak duen makil batekin begizta harrapatzen saiatu behar da. Harrapatzen duena irabazlea izango da.





  • ·         OZEANIA:
SIGUE  A LA MADRE: parte hartzen dutenen artean bat ama izango da. Jokalaria bata bestaren segituan lerroa batean kokatuko dira eta ama izaten dena euren aurrean jarri behar da. Jokalari guztiak amak egiten duen guztiak kopiatu behar dute paper desberdinetan kokatzeko eta ama txandakatuz joango da.

No hay comentarios: