ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2011-10-07

IKASI JOLASTEN DEN BITARTEAN ( berria)

Atzo, El Correo egunkaria irakurtzean, blog honen gaiari buruzko berri bat irakurri nuen. nahiko interesgarria iruditu zitzaidan, hori dela eta, nolabaiteko laburpena egingo dut bertan kontatzen zena zuei jakinarazteko. Berria egunkarian agertzen zen moduan irakurri nahi baduzue hemen sartu zaitezkete: EL CORREO DIGITAL


Maria Inmaculada Bilboko ikastetxea hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzako klase bat antolatu dute, izan ere, krisi garai honetan dena ez dira diru murrizketak eta notizia txarrak, Euska jaurlaritzako hezkuntza saila proiektu hau aurrera eramateko diru eman baitu.
Esan bezala, programa hau ezgaitasun pssikiko bat duten ikasleei zuzenduta dago eta arte grafikoen lanbidea erakusten zaie. Modu honetan, lanbide mundua sartzen zaien bitartean, bizitza haien kabuz biziztzen ikasten dute.

Irakasteko erabiltzen duen modua ikasleak etengabe motibatzea du helburu. Klaseak modupraktiko batean ematen dira eta eguneroko arazoei aurre egiteko zuzenduta daude. Hemen, matematikak jolasten ikasten dira. Horrela, monopolia erabiltzen dugu bere ezagutza matematikoak zabaltzeko eta dirua baloratzeko aldi berean.
Horrez gain, hezkuntza eta plastikako klaseekin batera adibidez, sukaldaritza klaseak ere ematen dira.

Ni berri hau oso inetresgarria iruditu zait, modu honekin ikasle berezi hauek modu dibertigarria batean pertsona buruazki batean bihurtzen direlako.

Berri hau ulertzeko ezibestekoa da ulertzea zer den hezkuntza berezia, beraz, hau modu sinple batean azaltzen duen power pointa gaineratuko dut.

No hay comentarios: