Amaren sabelan gauzenetik, musika gure bizitzaren esparru garrantzitsu bat da. Musikaren bitartez, sentitu, hantzeman, maitatu, amestu … egiten baitugu. Azken finean, musika gure bizitzan dena da.
Gainera, hezkuntzaren barnean musikaren garrantzia izugarria da, frogatuta baitago haurrentzako txikitatik musika entzutea onuragarria dela beraien garapenean laguntzen duelako, izan ere, musika entzutean estimulazioa suspertzen da.
Hezkuntzan musikaren garrantzia ezinbeteskoa da hezkuntza bilatzen den oreka osoa lortzeko. Oreka oso hau afektiboa, sentsorial, intelektual eta sentsoriala osatzen dute.
Musikaren bitartez garatzen diren aspektuak:
- sentsibilitatea
- psikomotrizitatea
- memoria, atentzioa eta kontzentrazioa
- pentsamendu logikoa
- sozializazioa
- erraztasuna zenbakietan
- erraztasuna hizkuntzak ikasteko
- koordinazioa
- gorputz adierazpena
Musikaren arloa jorratuz, aipatzekoa iruditzen zait musikoterapia.
Hau mugimenduaren, soinuaren eta batez ere, musikaren biatrtez egiten den ekintza da. Honen helburua alderdi kognitibo, afektibo eta motrizitaterena garatzea da, bai eta sormena eta kontzia garatzea. Ariketa honekin horrla espresioa, integrazioa eta harremanak lantzen eta bultzatzen ditugu.
Beraz, esan daiteke musikoterapiak arazo ezberdinak, hala nola, kognitiboak, afektiboak, psikikoak, sozialak eta fisikoak, konpontzeko helburuarekin musikaren elemntuaz baliatzen dela, besteak beste, melodia, erritmoa, armonia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario