ONGI ETORRI!

kaixo lagunok!

Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.

Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.

Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!



ONGI ETORRIAK!!!!!!





2013-05-01

TALLERI UPELTEGIA


“Talleri” izenak jatorria dauka: duela 40 urte teileria bat zegoen bertan, teilak egiten zituen tailerra. Izan ere, eremu horretan, lurrak kolore gorrixkako buztina ematen du. Bitxikeria moduan, bertako langile guztiak Asturiarrak ziren.
Horregatik mantendu nahi izan da izena eta aldi berean, eraikinaren teilatuari teila itxura eman zaio. 


MAHATS BILKETA


Mahatsa iraila eta urria artean batzen da Bitxia kooperatibak dituen arlo ezberdinetan eta upeldegira heltzen da.



DEPOSITUEN ZONA


300.000 litroko edukiera du, deposituetako batzuk 10.000 litrokoak dira eta besteak 5.000 litrokoak.
Hemen mostoa fermentatu egiten da eta ardo bihurtu. Fermentazioa erreakzio kimiko bat da, mostoa glukosa asko daukan likidoa da, horri legamia gehitzen badiogu, legamiak egiten duena zera da, glukosa jan eta beste substantzia batzuetan eraldatu, hau da, beroa eta karbono dioxidoa (guk arnasketan egiten dugun moduan, oxigenoa jaso eta karbono dioxidoan eraldatzen baitugu). Horrela, ardoa sortuz.
Likidoa 18ºtan mantendu behar da eta 6 egun inguruz egotan da bertan.
Prozesu hau duela 100 urte ezagutu zen lehen aldiz, Pasteur-ek argitu zuenean.
Karbono dioxidoa dagoen zona bat izanik, arriskutsua da. Beste herrialdeetan urtero gertatzen dira istripuak eta batzuetan baita heriotzak ere. Hau saihesteko, hemen arnasbideak daude instalatuta. Eta lanean ari direnean, orduro 15 minutuz jartzen dira martxan karbono dioxidoa kanpora dezaten. 
Iraganean, ez zegoen gaur egungo baliabiderik. Beraz, karbono dioxidoaren kontua kontrolatzeko kandelak edota txoriak erabiltzen ziren. Kandela bat sartu eta hau itzaltzen bazen, edo txoriaren kasuan hil egiten bazen, arriskua adierazten zuen.


TRANSEGAZIOA


Ardoak karea dauka bere baitan, landareak sustraietatik hartu duelako, mostora pasatu delako eta ondoren ardora. Hau ez da kaltegarria gizakiarentzat baina itxuragatik kendu egiten da. Sarritan botila baten azpian ikusten ditugun zatitxoak, “fosoa” deitzen diegunak, horixe baitira.
Garbiketa tenperatura aldaketa bortitzen bidez egiten da. -4º eta -6º artean hozten da, izoztera heldu orduko, eta 9egunez mantendu. Horrela, karea solido bihurtzen da eta deposituaren ondoan geldituz doa. Depositutik atera, filtratu eta prest dago.
Batzuk, makinarian aurreztearren, ez dute prozesu hau egiten. Dekantazioa erabiltzen dute soilik. Hau da, deposituaren behe aldean geratzen den materia filtratzen dute soilik. Baina horrela eginez gero, ardoa saldu eta hozkailuetan sartzean, tenperatura aldaketagatik, materia berria agertuz joango da. 




DEPOSITO PULMOIA


Hemen ura hozten da eta upeltegiko sail desberdinetara bidali.


LABORATEGIA


Esperimentazio gunea da. Esperimentatu eta gehien interesatzen den produktua aukeratzeko. Adibidez, legamia mota ezberdinekin. Izan ere, saltzaileek legami mota ugari aurkezten dituzte, beraz, sala honetan horiekin frogatu egiten da eta gehien interesatzen dena aukeratu. Edota tenpera edo mahats nahasketekin jolastu eta egokiena dena frogatzeko.
Depositu hauek oso txikiak direnez, 30 litro, ez baita galerarik egiten ardoarekin.


ENBOTELAZIOA


Gela honetan ardoa botilan sartu, kortxoa jarri eta etiketatu egiten da.
Lehenik, botilak desinfektatu beharra dago. Detergenteak erabili ordez, ur edo bapore irakina erabiltzen da.
Bestetik, ardoa ere filtratu egin behar da azken aldiz. Lehendik ere garbi dator, baina prozesuan zehar izandako edozein kontaminazio saihesten da hala. Horretarako, filtro abikrobikoa erabiltzen da.
Enbotelazio makinak 6.000 botila egiten ditu orduko. Gero hauek kaxetan sartu eta txukundu egin behar dira, hau esku lanez egiten da.





2011-12-15

HATOR, HARTOR...

Beno ba Gabonatan gaudeeeeeee!!!!!!!!!!!

Blog honetan jolasen inguruko gauza liluragarriak sartzen saiatu naiz eta espero dut sartzen jarraitzea, baina gabonak direla eta geldiune bat egingo dut eta gobonak diren bitartean sarrerak sartzeari utziko diot.
Hala ere, blog honekin internetari buruzko gauza asko ikasi ditudanez eta uste nuen baino askoz interesgarriagoa izan delako, espero dut gabonak amaituta urte berrian idazten jarraitzea, jolasen munduari buruzko sekretu gehiago ezagutu behar ditugulakooooooo!

Beraz, hau ez da amaiera edo agur bat, baizik eta GERO ARTEEEEEEEE!!!


 ONDO PASA GABONAK
ETA
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON LAGUNOK!





JOLASEN MUNDUA ERA ERRAZ BATEAN ULERTUZ...

Asko eta asko dira blog honetan sartu ditudan sarrerak, guztiak ahalik eta interesgarrien izatea saiatuz. Beti jolasak abiapuntu izan ditut, baina abiapuntu horretik abiatuz esparru eta gai desberdinak jorratu ditut! Oraindik asko dira geratzen zaizkidan gaiak eta denbora dudanean sartzen saiatuko naiz.

Gaurko sarrera gai asko aztertuta jolasak biltzen dituen eskema bat proposatzea ondo iruditzen zait. Aipatutako mila gauzak era eskematiko eta erraz batean ikusteko. Gainera, Ikt klaseetan ikasi dugun gauza bat eskemak, cmps… egitea izan da.
Beraz, espero dut egindako eskema orain arte aztertutako jolasak esparru batzuk era ulergarrian eta erraz batean plazaratzea eta zuentzat guztiz erabilgarria izatea. Izan ere, sarrerak ahalik eta interesgarrien egiten saiatu naiz, baina jolasen gaia era orokor eta bisual batena ikusteko uste dut, eskema modurik egokiena dela.


*BERTSOEKIN JOLASTUZ*

Blog honetan jolasak hainbat esparruekin lotu ditugu, baina blog hau ezin dugu amaitu jolasak Euskal Herrian hain ezaguna den bertsolaritzarekin. 

Bertsolaritza neurriz, errimaz eta abestuz egiten den berbaldi, hitz joko bat da, ahozko euskal literaturaren adarretako bat, hain zuzen ere. Hori dela eta, eta eskola leku bat betetzen duelako, gaur, jolasak eta bertsoak lotzen dituen jolas bat proposatuko dut.
Bertsolaritzaren lehenengo urrats ezagunak XIX.mendean kokatzen dira, hala ere, ez zen herrialde guztietan indar berarekin hedatu.
Bertsolaria izugarrizko sormena izan behar du, izan ere, gehienetan bertsoak inprobisatu egiten dira.


Bertsolaritzaren sarrera txiki bat eginda blog-aren gaia zentratuko naiz eta jolas dibertigarria eta aproposa Euskal kulturaren adar bat ezagutzeko aurkeztuko dut.

Jolasaren izena: JUANA JOXEPA TRONPETA da.
  • ·         Ezaugarriak: 
o   Adina: 4 urtetik Aurrera
o   Kopurua: gutxienez bi
o   Materiala: mp3
  • ·         Azalpena: jolas honetan gidari batek esaten dueNa beste guztiek abestuz erantzun behar diote. Abestiak bi zati nagusi ditu:  bertsoa eta leloa. Gainera, jolas hau Juana eta Joxepe bizitako aBentura abestuz kontatzen ditu.
     Bertsoa aldakorra izango da, lehenengo zatia beti berdina izango da eta      asmatuz joango dira.
·                       Abestia: JUANA JOXEPE TRONPETAK
                HARTU ZUEN BIZIKLETA
             ….. ( hurrengo esaldiak jokalaria asmatu behar dituzte, aipatu bezala)
  • ·         Gaitasunak:
o   Jarduera ludikoa
o   Jokaera kognitiboak
o   Trebetasun funtzionalak
o   Alderdi sozialak

Bertsolaritza
View more presentations from jabilast

Hona hemen ume batzuk abestutako bertsoak:
 


2011-12-14

HEMENDIK AURRERA JATEA EZ DA GAUZA ASPERGARRIA IZANGO!!

Elikadura oinarrizkoa da umeek hazkuntzarako , gosaritik hasita afariraino. Guztira, garapen egoki bat egiteko 5 jatordu egitea gomendatzen da.
Esan bezala, elikadura eskola garaian izugarrizko garrantzia dauka umea etengabe hazten delako. Gainera, aldi beran jarduera mentala progresiboki ere handitzen da eta gastu kalorikoa handiagoa da egiten duten kirolarekin eta jolasean ematen duten denborarekin.
Etapa honetan elikadurak bete behar dituen ezaugarriak ondorengoak dira:
  • ·         Hazkundea erraztu
  • ·         Nutriente eta energia gabezia saihestu
  • ·         Nutrizioarekin lotutako arazoak ekidin
  • ·         Helduraron izan daitezkeen arazoak murriztu

Arazoa da ume asko jateko izugarrizko arazoak dituztela, hori dela eta, momentu garrantzitsu hau dibertigarri eta erakargarri bihurtzea ezinbestekoa da, eta hau lortzeko, ez dago modurik egokiagorik elikadura eta jolasa lotzea baino.

Hori dela eta, gaur, nutrizioarekin lotutako web gune bat proposatuko dut. Bertan jolas pilo bat proposatzen dira, janari berriak ezagutzeko, elikaduraren garrantzia ulertzeko ….


Hona hemen bertan aurkitu dezakezun jolas bat:
ELIKADURA PIRAMIDA: Jolas honetan janari desberdinak proposatzen dira eta bakoitzak piramidean dagokion tokian kokatu behar du.

JOLASAK SAILKATZEKO MOMENTUA!

Aurreko sarrera batean jolas mota ezberdinak aztertu nituen, baina hor mota orokorrak baino ez nituen aipatu. Gaurko sarreran, jolasen sailapen  sakona egiten saiatuko naiz, nahiz eta, oso izan aldagai gutxi batzuk kontuan izanda.
Jolasak lehenengo 6 aldagai hauen arabera sailkatuko nituzke eta horren arabera ondoren jolas motak izango genituzke:





Mugimendu motaren arabera





Zailtasunaren arabera




Gorputzaren garapenaren arabera

Zuzenduak izatearen arabera

Materiala, lekua edo urtaroaren arabera

Lortzeko helburuaren arabera


*JOLASEN FUNTZIOAK ETA ERABILERAK*

Psikologoak eta pedagogoak argi daukate jolasen garrantzia  eta biek ados daude umeen haurtzaroaren ekintza garrantzitsuenetarikoa dela. Umeak jolasean, alde batetik, sentimendua islatzen dituztelako eta beste alde betetik, jolasak izugarrizko eragina dutelako umeen garapenean.
Orain eremu hauek kontuan izango ditugu, hots, jolasen funtzio ezberdinak aipatzeko eta aldi berean, umeek lortzen dituzten gaitasunak ezagutzeko modu eskematiko batean:

-          EREMU MOTOREKO GAITASUNAK:
o   Fisiko-motoreak (trebetasuna eta abelizioak eta gaitasun fisiko)
o   Pertzepziozko gaitasun motorrak( antzemateko, koordinatzeko ahalmenak eta soziomotoreak)

§  Funtzio anatomiko-funtzionala eta higienikoa
§  Konpentzaziozko funtzioa

-          EREMU KOGNOSZITIBOAREN GAITASUNAK
§  Ezagutzen funtzioa

-          EREMU AFEKTIBOKO GAITASUNAK:
§  Funtzio agonistikoa
§  Funtzio hedonista
§  Funtzio katartikoa
§  Funtzio sinbolikoa

-          EREMU KOMUNIKATIBOKO GAITASUNAK
§  Funtzio estetiko-komunikatiboa

-          GIZARTE EREMU GAITASUNAK
§  Harreman funtzioak

Funtzio hauek direla eta, jolasa umearen garapenean eta ikaskuntzan batera doaz, hori dela eta ekintza ludiko izateaz gain, iakskuntza baliabidea ere bada.

JOLASEN MILA DEFINIZIOAK EZAGUTUZ...

Jolasa jolasteko ekintza dela argi dago, eta honen esanahia  guztiok ezagutzen dugu, jolasen helburu nagusia ondo pasatzea da.
Hala ere, jakintzagai desberdinetatik jolasari definizio ezberdinak eman dizkiote.


Beraz, gaurko sarrera jolasei buruzko definizio desberdinak ezagutzeko erabiliko dugu, izan ere, nahiz eta jolasak helburu nagusi bat izan, bakoitzak modu baten edo bestean hartu ditzake.

  • -          RUSSEL ( 1970): “ Bere balio bere barnean eta ez kanpoan duen jarduera sortzailea”.

  • -          HUIZINGA( 1938) : “ Askatasunaz onartu behar den borondatezko ekintza, non itsu-itsuan bete eta helburu diren arauak bete behar dira. Gainera, borondatezko jarduera honetan, alaitasuna eta tentsio batera daude”.

  • -          MIRANDA(1989) : “jolasa borondatez eta tentsioz egiten den ekintza da.  Gizartean baloratuta dago energi fisiko eta psikologikoa bideratzeko egokia delako”.

  • -          VICENTE NAVARRO (1993) : “ jolasa asialdirako ekintza natura eta zalantzazkoa da, non gizarte baten kulturan parte hartzen da”:

  • -          BLANCHARD (1986) : “ jolasa biologiarekin eta kulturarekin zerikusia duen portaera”.

  • -          ZAPATA: “ adierazkortasunaren bidea, ezagutzeko tresna, sozializaziorako tresna,  afektibitatea lantzeko ekintza … azken finean, pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modu egokiena”.


Definizio hauek aztertuta honako ideia hauek ondorioztatu ditu:
-  jolasak:
  • borondatezko ekintza
  •  Helburua jolastea
  • Ekintza:
o    atsegina
o   Motibagarria
o   Arautua

2011-12-02

BERDINATASUNAREN BILA!

Gehienon helburua da berdintasuna lortzea, baian hau lortzea ez da gauza erraza. Berdintasuna guztion joera bat izan behar da eta hau umeei txikitatik jakinarari behar diegu.
Blog hau batez ere, lehen hezkuntzara zuzenduta dagoenez, umeekin berdintasuna jorratzen ikasiko dugu.
Berdintasuna lantzeko modu ezberdinak daude, hitzaldiak, solasaldiak, irteerak
Lehenengo eta behin interneten aurkitutako liburu bat gaineratu nahi dut.
Liburua hau, lehen hezkuntzako umeentzat aproposa da umeentzako hezkidetza hiztegia baita. Bertan berdintasunena hezten irakasten du.
Liburuan aurki daitezkeen gaiak ondorengoak dira: ipuinak, eskubideak, desberdintasunak, bazterkeria, hezkuntza ….
Liburuari buruzko informazio ondorengo orrian aurkitu dezakezue:


Eta liburua honakoa da: BERDINTASUNEAN HEZTEN



2011-11-18

TEKNOLOGIEN GIZARTEA!

Pasen egunean, gaitasunei buruzko mapa kontzeptual bat egin genuen,   gaitasun ezberdinak aztertuz, batez ere, gaitasun digitalean zentratuz, hau baita ikasgai honetan lantzen dugun gaitasun garrantzitsuena.

Gaitasun digitala, gaur egun, nahiz eta eskola guztietan integratuta egon, integrazioa prozesu hau ez da erraza izan. gaur egungo egoerara heldu arte, plan ezberdinetatik pasa behar izan dugu, azkenean, zortzi gaitasunen arteko bat, digitala izateko. 
Gaitasun honen inportantzia ezinbesteko da, paradigma teknologikoan gaudelako, hau da, teknologien gizartea.
Esan esan, gaitasun honen garapena luzea izan da eta hau aurkezteko bideo bat egitea pentsatu dut, bilakaera modu erakargarri eta interesgarri batean aurkezteko, izan ere, nire ustez gauza tekniko hauek azaltzeko bideoak txapak edo testuak baino askoz erakargarriagoak dira.

Hona hemen nik sortutako bideoa:

2011-11-11

*JOLASA BURUAN ETA IBILI MUNDUA*

Webquest metodologia jarduera hezitzaile bat da, internet erabiltzeko hezkuntza metodologia bat, hain zuzen ere. Metodologia hau kooperatiboa eta orientatzailea da, bereaz, talde lanean eta laguntzan oinarritzen da.
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2194&id_pagina=1 

  

Sei atal osatzen dute webquest orrialdea: sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak.
Orrialdearen ezaugarriak; gaitasun intelektualaren garapena bultzatzen du,  transmititu eta konpartitu daiteke eta malgua da.
Hau egiterakoan bilatzen ditugun helburuak, hurrengoak dira; denboraren erabilpen arduratsua, informazioaren bilaketan eta erabileran hobetzea eta laburpen gaitasuna bultzatzea.
Metodologia egokia da baina gauza guztiak bezala, abantailak eta desabantailak: ditu:
ABANTAILAK
DESABANTAILAK
Internet
Luzea
Talde lana
Berria
Motibagarria
Autonomía gutxi
Praktikoa
Gidatua
Interesgarria
On-line izatea

Webquesta zer den azalduta interneten nire gaiarekin lotuta dagoen bat bilatu dut.
Bere izena:JOLASA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN