Pasen egunean, gaitasunei buruzko mapa kontzeptual bat egin genuen, gaitasun ezberdinak aztertuz, batez ere, gaitasun digitalean zentratuz, hau baita ikasgai honetan lantzen dugun gaitasun garrantzitsuena.
Gaitasun digitala, gaur egun, nahiz eta eskola guztietan integratuta egon, integrazioa prozesu hau ez da erraza izan. gaur egungo egoerara heldu arte, plan ezberdinetatik pasa behar izan dugu, azkenean, zortzi gaitasunen arteko bat, digitala izateko.
Gaitasun honen inportantzia ezinbesteko da, paradigma teknologikoan gaudelako, hau da, teknologien gizartea.
Esan esan, gaitasun honen garapena luzea izan da eta hau aurkezteko bideo bat egitea pentsatu dut, bilakaera modu erakargarri eta interesgarri batean aurkezteko, izan ere, nire ustez gauza tekniko hauek azaltzeko bideoak txapak edo testuak baino askoz erakargarriagoak dira.
Hona hemen nik sortutako bideoa:
ONGI ETORRI!
kaixo lagunok!
Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.
Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.
Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!
Hasi naizen blog berri honen gaia jolasak izango dira. Bertan jolasen inguruko esparru ezberdinak aztertuko ditut, gure bizitzan eta garapenean garrantzitsuak baitira.
Jolasak bizitzaren alderdi guztiekin lotuta daudela erakustea izango da blog honen helbura.
Beraz, jolasei buruzko gauza guztiak ezagutzeko grina baduzu, hau da zure blog-a!
2011-11-18
2011-11-11
*JOLASA BURUAN ETA IBILI MUNDUA*
Webquest metodologia jarduera hezitzaile bat da, internet erabiltzeko hezkuntza metodologia bat, hain zuzen ere. Metodologia hau kooperatiboa eta orientatzailea da, bereaz, talde lanean eta laguntzan oinarritzen da.
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2194&id_pagina=1
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2194&id_pagina=1
Sei atal osatzen dute webquest orrialdea: sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak.
Orrialdearen ezaugarriak; gaitasun intelektualaren garapena bultzatzen du, transmititu eta konpartitu daiteke eta malgua da.
Hau egiterakoan bilatzen ditugun helburuak, hurrengoak dira; denboraren erabilpen arduratsua, informazioaren bilaketan eta erabileran hobetzea eta laburpen gaitasuna bultzatzea.
Metodologia egokia da baina gauza guztiak bezala, abantailak eta desabantailak: ditu:
ABANTAILAK | DESABANTAILAK |
Internet | Luzea |
Talde lana | Berria |
Motibagarria | Autonomía gutxi |
Praktikoa | Gidatua |
Interesgarria | On-line izatea |
Webquesta zer den azalduta interneten nire gaiarekin lotuta dagoen bat bilatu dut.
Bere izena:JOLASA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN
GOAZ BIDEO POLIT BATZUK IKUSTERA!
Nire bloga lehen hezkuntzara zuzenduta dago. L ehen hezkuntza hainbat gai aztertzen dira, hala nola, abestia eta irakurketa, bereaz, hemen abesti eta ipun interesgarri batzuk jarriko ditut.
GOZATU, IKASI, ONDO PASATU!
JOLASA, EGINKIZUN GARRANTZITSUA!!!!!!
Gaurko sarrera euskal argitalpen bat nire blogean adierazteko erabiliko dut. Horretarako, issuus orrian sartu eta bertan nire blogerako interesgarria eta egokia den bat aukeratu eta hartu dut.
Argitalpen hau ohikoa denez, jolasen ingurukoa da, nire gaia hau baita. Hau aukeratu dut gauzak era erakargarri eta interesgarri batean aurkezten dituelako.
Bertan jorratzen den gai nagusia, esan bezala, jolasak dira. Horren barnean, orain arte jorratu ez dugun jolasen alderdi bat aztertzen du. Azpi-gai honen arabera, umeak jolasteko eta ondo pasatzeko ez dutela jolas fisikoen beharriz, hau da, banaketa bat egiten du, alde batetik, jolas fisikoekin jolastea eta beste alde batetik, jostailurik gabe jolastea.
Lehenengo atalean, jolas batzuk proposatzen ditu, hala nola, txistak, panpinak eta txotxongiloak eta bigarren atalean, jostailurik gabe jolastea.
Dena, argazki eta azalpenen bitartez adierazten du, beraz, guztiontzako, eta batez ere, lehen hezkuntzako ikasleentzako erakargarri suertatzea espero dut.
Hona hemen proposatutako euskal argitalpena:
ESPERO DUT GUZTIOK GUSTOKO IZATEA!
ESPERO DUT GUZTIOK GUSTOKO IZATEA!
ARTEAREKIN ONDO PASATUZ!
Lehengo baten jolasak musikarekin erlazionatu genituen eta oraingoan.... ARTEAREKIN!!!
Artea gauzak adierazteko ekintza da, eta horren bitartez errealitatea eta irudimena adierazten dira. Hau lortzeko tresna eta teknika ezberdinak daude eta hauek dira artean erabiltzen direnak, hala nola, gorputza, materia, soinua, musika...
Artea zer den aztertuta, arte hezkuntzaren garrantzia azpimarratu behar da, izan ere, hezkuntzan primerako helburua izan beharko litzateke ikasleak bere sentimenduak, iritziak, ideak … adierazteko gai izatea.
Hau da, hain zuzen ere, arte hezkuntzan egiten dena. Horretarako artean dauden tresna desberdinaz baliatzen da, hala nola, musika, gorputza, marrazketa …ikaslearen adina eta gustuak kontuan izanda, izan ere, ez dira gauza berberak lantzen haur, lehen eta bigarren hezkuntzan.
Arte hezkuntza denboran zehar izugarrizko garapena izan du eta erakusten dena osatuz joan da. Hala ere, oraindik ere eskola eta institutuetan eskaintzen den arte hezkuntza, nire ustez, ez dago guztiz osatuta, behar besteko garrantzia ematen ez zaiolako.
Esan bezala, arteko edukiak hezkuntza mailen arabera banatuko nuke eta bakoitzean gero eta ezagutza konplexuagoak eskainiko nituzteke ikasleek arte ezagutza orokor eta osatu bat lortzeko.
Nire ustez, bi motatako edukiak erakutsi behar dira arte hezkuntzan, alde batetik, pertzepzioa lantzeko edukiak, haurrak errealitatea zentzumen guztiekin behatu, aztertu eta ikertzeko eta beste alde batetik, adierazpenak lantzeko edukiak, lengoaiaren elementuak behin ezagututa bare egoerak adierazi eta plazaratzeko.
Orain arte, nolabait hezkuntza formalean jasotako arte ikaskuntza jorratu dut, baina ere kontuan izan behar da eskolatik kanpo egindako beste lanak.
Beraz, esan sarrera hau arteari eskaini diodala, artearekin ikasleak ondo pasatzen dutelako, eta blog honen gaia jolasak dira eta jolasen helburua bat ondo pasatzea da.
Hau da, artea modu dibertigarri batean ikasteko aukera ematen du, hori dela eta, haurrak askotan jolas baten moduan hartzen dute.
Honekin lotuta, nik nire bizitzan zehar izandako arte bilakaera erakutsi nahi dut power point honen bitartez.
Artea hezkuntzan blog
View more presentations from nereaarrigo
2011-11-10
EUSKAL EGUNA!!
Euskal Herrian bizi eta gure hizkuntza propioa izan arren, askotan hizkuntza hori ez dugu gure hizkuntza nagusia bezala, eta askok ez dute erabiltzen.
Nire ustez, egoera hau gelditu behar da eta gure hizkuntza aldarrikatzen hasi behar gara. Hori dela eta, nire blog honen sarrera honen ingurukoa izango da.
Baina sarrera ez dugu hemengo jolas ezberdinak aztertzen, baizik eta hauek zergatik diren garrantzitsuak jorratuko dugu.
Honen helburu nagusia ez Da izango euskal kultura ezagutzea, helburua euskara erabiltzea izango da.
Izan ere, hezkuntzaren arabera erabiltzen diren tresnak gizarte erdaldun batean euskera txertatzeko ez dira guztiz egokiak. Izan ere, euskera umeen hizkuntza bihurtu behar da txikitatik eta horretarako modu egokiena jolasen bitartez da. Hauen bitartez, klasean eta aisialdian euskaraz mintzatzeko baliabide direlako eta beste alde batetik, euskera ekintza dibertigarri, atsegin eta positibo batekin lotzen dutelako.
Beraz, jolasak euskera lantzeko baliabide bezala proposatzen ditut.
Horretarako ondorengo web gunea oso erabilgarria eta interesgarria da:
http://www.aisia.net/
http://www.aisia.net/
Web gune hau gustuko izan dut, euskeraz jolasteko eta hitz egiteko jolas eskaintza zabala egiten duelako. Besteak beste, jolas interaktiboak, betiko jolasak eta abestiak deskargatzeko aukera ematen du. Horrez gain, jostailuen gida, euskal munduko argitalpenak, albisteak… ere aurkitu daitezke. Beraz, sartu eta horrela, ondo pasa, disfruta, ikasi eta gozatu!
2011-11-04
JARRAITZEN DUGU KULTURA EZBERDINETAN MURGILDUZ!
Aurreko sarreran, munduko jolasak ezagutzearen garrantzia eta ezagutza modu teoriko batean aurkeztu dut.
Baina gaur, internet trasteatzen nenbilen bitartean, munduko jolasei buruzko liburu interesgarri bat aurkitu dut eta blog honen helburua jolasei buruzko datu eta gauza interesgarri gehienak zuei kontatzea denez ba gaineratzea ideia ona iruditu zait. Izan ere, nik nire sarreran kontinente bakoitzeko jolas bat proposatu dut, baino askoz gehiago daude eta guztiak hemen jartzea ezinezkoa denez liburua proposatuko dut.
Liburuaren izena: MUNDUKO JOLASAK
Hau aurkitzeko bere web orria jarriko dut:
MUNDUKO LAGUNEKIN ONDO PASATUZ*
Milaka eta milaka jolas daude, kultura batean dauden jolas desberdinak kontaezinak badira …. Pentsatu zenbat jolas egongo diren mundua!!!
Munduan kultura ezberdinak daude eta bakoitzak bere berezitasunak kontuan hartuta jolas ezberdinak ditu. Hauek ezagutzea oso garrantzitsua da, gure kultura ezagutzen dugun moduan, besteak ere ezagutu behar ditugulako, haien bitartez gauza pilo ikasi ditzakegulako.
Hori dela eta, sarrera hau munduko jolasak ezagutzeko erabiliko dut. Beraz, munduan zehar bidaiatu eta jolastu nahi baduzue hau da zuen blog-a eta sarrera.
- · Lehenengo eta behin, AFRIKARA joango gara.
IIOTI: jolas honetan bi talde desberdina daude. Talde bat, pieza batzuen bitartez eraikin bat osatu behar du, baina bigarren taldea pilota bat botaz hau ekidin behar du. Pilotarekin dauden jokalariak erakinak egiten dutena jo egiten badituzte kanporatua egiten dira. Beraz, barruko jokalariak eraikina egitea lortzen badute haiek irabazten dute, eta kontrako gertatuz gero, besteak.
- · AMERIKA:
BALOMPIE INDIO: bi talde desberdin osatu behar dira. Zelai handi batean bi taldeak kokatuko dira eta talde bakoitzak pilota bana izango du. Talde bakoitzak irteera marraren atzean kokatuko dira, horrela hasiera ematean pilota taldekide batetik bestera pasatuz helmugara lehenengoz heltzen den taldea irabaziko du.
- · ASIA:
A PANCAKE IS BURNING: tiza baten laguntzaz zirkulu bat marraztu egiten da eta zirkulu horren barruan jokalari guztiak sartzen dira bat izan ezik. Azken jokalaria kanpoan kokatuko da. Jolasa hurrengo esaldiaren hasiko da: “ a pancake is burning”. Hau entzun bezain pronto zirkulu barruan geratuko jokalariak kanpora irten behar dute eta kanpoan egon den jokalari bat ume bat harrapatzen saiatu behar da. Horrela, ume bat harrapatuta harrapatzailea zirkulu barruan sartuko da eta harrapatua kanpokoa bihurtuko da.
- · EUROPA:
EL GODO: begitza bat arez estali egin behar da eta jokalari bakoitzak duen makil batekin begizta harrapatzen saiatu behar da. Harrapatzen duena irabazlea izango da.
- · OZEANIA:
SIGUE A LA MADRE: parte hartzen dutenen artean bat ama izango da. Jokalaria bata bestaren segituan lerroa batean kokatuko dira eta ama izaten dena euren aurrean jarri behar da. Jokalari guztiak amak egiten duen guztiak kopiatu behar dute paper desberdinetan kokatzeko eta ama txandakatuz joango da.
ANTZINEAN NOLA JOLASTEN ZUTEN?
Aitzinean jolasteko moduak eta gaur egundokoak oso desberdinak dira. Askotan nagusiei entzun diegu esaten gaur eguneko umeak ez dakitela jolasten, izan ere, haien aburuz, gaurko haurrak denetarik dute eta ez dakite ondo pasatzen, aspertzen dira.
Zaharrek berriz, ez zuten gauza handirik eta edozein tresnari egiteko bat ematen zioten eta ondo pasatuz denbora ematen zuten, ez zuten aspertzeko denborarik ere izaten.
Lehen, gaur ez bezala, non umeak makinekin bakarka jolasten ematen dute denbora, hauek, lagunekin kalean ematen zuten eguna, lagunekin egotea nahikoa zen. Gutxi zuten arren, pozik zeuden eta ondo pasatzen zuten.
Beraz, gaurko sarrera antzinako jolas batzuk ezagutzeko erabiliko dugu. Esan moduan, ez zuten ia jolasik, hala ere, irudimenari bide emanez jolasak asmatzeko zituzten. Neskek, koxinaketaneta panpinekin ematen zuten denbora, mutilek, berriz, kanikak eta pilota.
Antzinako jolasak ezagutu nahi dituzu? Hona hemen!!!!
· Txokoetan pilota airera
· “Pelota envenenadak” harrapa ez zaitzan
· Lau izkinatara
· Soka saltoan
· A la kinkiñera
· Zubiri-zubiri
· Tabak
· Txingoketan
· Uztaia, segi-segika
· Txorromorroka
· Kanikak
· Kromoak
· Txapak
· Makil jolak
· Txiba
· Yo-yo
· Diaboloa
Informazio gehigo lortu nahi baduzu: http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=006
LEHEN HEZKUNTZAKO KURRIKULUM-A EZAGUTZEN!
ARGAZKIA ( MAPA KONTZEPTUALA) handiago ikusi nahi baduzu argazkian klik egitearekin nahikoa duzu.
Beno ba, gaur Karmele irakasleak etorri ez denez, klasea mapa kontzeptual bat sortzen eman dugu. Hau lehen hezkuntzako dekretuaren inguruko izan da eta bertan onarrizko gaitasunak aztertzeaz gain, sakonki gaitasun digitala aztertu dugu, zer da, helburuak, nola gauzatzen da....
Beraz, hor goian irakurritako testuaren eskema ulergarri bat jarri dugu.
Horrez gain, sarrera hau mapa kontzeptualen ingurukoa denez, hau zer den era sinple eta ulergarri batean azaltzen duen power point-a jarriko dut.
2011-11-01
JOLASEN BIZITZA LUZEA....
Betidanik ezaguna izan da haurrak beti jolastu egin dituela eta horretarako jolas ezberdinez baliatu direla, haien kultura eta garaia edozein izanik. Hala ere, nahiz eta hau onartu, ideia eta teria ezberdinak daude jolasen bilakaeraren inguruan.
Etengabe egindako ikerketa historikoa eta arkeologikoak frogatu duten antzinako jolasak asko gaur egun ere erabiltzen direla eta ume guztiek jolastu dutela, hau hain berezko jarduera baita.
Edozelan ere, jolasen garapenean aldaketa handiak sumatu dituzte, batez ere, XVIII. mendetik aurrera, non jolasak didaktikoa, pedagogikoa eta produktiboa izan behar da.
Antzinako jolasak lanarekin lotura estua zuten, izan ere, antzinako jolasak eta jostailuak garai hartako hezkuntzaren helburua era garbi batean adierazten zuten, helduek egiten zuten lanera errepikatzea eta horrela egiten ikastea.
baina, nahiz tea jolas eta jostailu gehienak honen ingurukoa izan gizarte hoietan ere bazeuden haurren berezko jolasak, haurren mundua imitatuz, hala nola, ezkontzak … gaur egun ere egiten direnak.
Erdi aroan haurra eta jolasa lotzen duten datuak gutxi batzuk dira, hauetan haurra eta heldua jolas berdinetan aritzen dira, musikan, dantzan, borroka jokoetan …. Datu berezi bezala, erdi aroko ikonografian ahurrak eta helduak janzkerak berdin irudikatzen dituzte. Hau horrela izanik, aldi berean haurren jolasa ere kontrolatzen da eta jolasa haurren moralean kokatzen da.
Hemendik aurrera, jolasa gauza asketa izatetik, botere gauza izatera pasatzen da, eta hemendik, hain zuzen ere, dator jolas pedagogiko eta didaktikoa.
XVIII .mendetik aurrera, aipatuta jolasen ideia indarrean jartzen da gaur egun arte eta hezitzaileen esku jarri dira.
Beraz, gaur egun, jolasak haurrak ingurunea ezagutzeko eta adimena garatzeko trena da eta horretarako jolas ezberdinetan arituko da. Gauzak horrela, jolasak haurren adierazgarri da, batez ere hain, nortasunarena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)